viernes, 19 de junio de 2009

EzInEzKo MaItAsUnA












Nahiz eta nik zu maite

ez dut inoiz zure maitasuna jasoko.


Nahiz eta gauero zurekin amets egin,

ez dut inoiz zure babesa sentituko.


Nahiz eta zure begietan maitasuna ikusi

ez da inoiz niretzat izango.


Nahiz eta malkoak bota,

alferrik izango dira.


Nahiz eta klasean, kalean eta etxean ikusi

ezin dut zurekin hitz egin.


Nahiz eta mundua handia izan

ez dago lekurik zure begi berdeetan galtzeko.


Nahiz eta zure arreta lortu,

ez dut inoiz disdiratuko,

gainerako izarrak bezala.


Nahiz eta zerura igo,

badakit ez dudala ezagutuko,

zu bezalako aingeru bakarra.

jueves, 11 de junio de 2009

Iuntzean,
amets egin nuen
zurekin
Goizean,
gogoratu nintzen
zutaz
Argazkian,
ikusi nituen
zure begiak.
Klasean,
entzun nuen
zure ahotsa.
Ohean,
ulertu nituen
zure hitzak.
Elizan,
ibili nintzen
zure eskutik helduta.

OLERKIA

Patinatzeagatik,
irten gabe uzten badidate
bizitza osoa kentzen badidate
Patinatzeagatik,
patinatzen dudan hankak
mozten badidate
Patinatzeagatik,
askatasuna debekatzen badidate
maitatzen dudan kirola kenduz gero,
nahiz eta malkoak bota,
nahiz eta bihotza apurtu,
Inoiz,
Inola,
Inon,
ez naiz geldituko.

viernes, 29 de mayo de 2009

IlUnTzEaN (Ken Zazpi)

Egunero bezala,
gehiegi pintatzen da
aurpegiko sufrimendua
estali nahiean
ispiluan aurrean,
aurkitu ezinean,
izan nahi zuena
ahastuta.
Burua bueltaka
institutoko garaia
pareta atzean erretako kanutoak,
barruan,
ohiuka,
portale ilun haietan
mutilari emandako
lehen muxua.
Ilusio galduak,
irrifar behartuak,
jipoitutako bihotzean
egin dute eztanda
sentitzeko ezina,
zauri guztien mina,
geroari aurpegiratuz.
Bizirik irauten,
betiko minimoetan
eguna iluntzean...
Mundakako portuan
zigarro bat eskuan
urrutira
ihesi doa olatu gainean,
bere izarra aurkitu,
gehiago ez sufritu
irrifarre egin bizirik sentitu...
Mundakako portuan
zigarro bat eskuan
urrutira
ihesi doa olatu gainean,
bere izarra aurkitu,
gehiago ez sufritu
irribarre egin bizirik sentitu...

miƩrcoles, 13 de mayo de 2009

NIRE EGUNEROKOA

09-4-27

Gaur, egun arrunt bat izan da; baina zaerbait berria eta arraroa egin dut. Arratsaldeko zazpiretan Julena, Iratxe, Olga, Amaia, Leire, Miriam eta ni zentrora joan gara buelta bat ematera. Geroago, bokata bat jan dugu eta oso bibertigarria izan da. Urretari, mobilaren bidez,txantxa bat egin diogulako. Gero, alde zaharrera igo gara beldurra askorekin lehen aldia zelako eta.

09-4-28

Gaur, egun zoragarria eduki dugu. Aprobetxatuzeguraldi ona egin duela Olga, Iratxe, Julene eta ni oinez joan gara Armentiara. Oso nekatuta bukatu dugu eta gainera egarri geuden.Baina ailegatzean Amaia eta Leirerekin elkartu gara eta zelaian otartekoa jan dugu.Egun polita, alaia eta eguzkitsua izan da bero asko egin arren.

09-5-2

Kaixo maitea!
Egun zoragarria izan dut! Gaur, gauza asko ditut kontatzeko.
Lehenbizi, nire osaba eta nire izeba ezagutu ditut. Haiek, Argentinan bizi dira. Horidela-eta, ez ditut inoiz ikusi.
Azkenean, esan didate udan joan ahal naizela haiek bisitatzera eta dagoeneko, bilatuta dauzkat billeteak.

09-5-3

Zorionak ama!
Gaur, Amaren eguna izan da eta noski, oparitxo bat egin diot amari. Gero, Aiton-Amonaren etxera joan gara bazkaltzera familia osoa. Gainera, egun benetan beroa egin du. Hori dela-eta nire lehengusuak eta ni parkera joan gara.

jueves, 2 de abril de 2009

MATXISMOA


Gaur egun, oraindik, emakumeek gizonek baino eskubide gutxiago dituzte. gutxiago baloratzen digute, azken aldian matxismoa gutxitu den arren.

Nire ikus puntutik,Ararteko erakundeak egiten duena bikaina da. Ni neu ados nago emakumeok laguntzeko sortu diren mekanismo publikoekin. Nire ustez, emakumea izateak ez du esan nahi lan gutxiago edo txarragoa egitea.Gizonak eta emakumeak lan bera egiteko gai baitira.

Lotsagarria da.Gizon batzuen ustez, emakumeak sukaldean lanean egon behar direla beti.

Gainera,hemen daukagu eskubide berdinak ez daukagun adibideak:

Adibidez, hainbat lekutan ez daukagu soladata berdina gizonezkoen soldatarekin konparatuz. Halaere, hori ez da bat ere justua lan berdina egiten dugulako.

Era berean, orain dela gutxi zenbait emakume posizio altuak lortu zuten eta zertxobait agintzen dute, nahiz eta gizon asko kontran egon.

Orain, polizian parte hartzeko aukera dugu.

Ondorioz, gizonek emakumeek beren esklaboak direla pentsatzeari utzi beharko zioten, eta emakume eta gizonek eskubide bereberak eduki beharko zituzten lanean eta edozein lekutan.

jueves, 26 de marzo de 2009

Telebistaren argudiozko testua

Gaur egun, mundu guztian polemika handia dago.Ona al da telebista ikustea? Ia mundu guztia, badauka goi mailako telebista mila kadenekin, plasma pantailarekin eta gauza horiek.Hori dela eta, iritzi asko daude, tresna honi buruz.

Nireikus puntutik, Patriciarekin bat nator. Dena ona da baina jakina, neurri batean.Ordea, ez nator bat Andimarekin. Ez da ezertarako beharrezkoa telebista.Badaude iturri gehiago, gu geu informatzeko esate baterako: irratia,internet ala egunkariak.

Halaere, badauka bere alde txarrak adibidez:
Ez da batere ona ikusmenarako.Ez bazara kontrolatzen, betaurrekoarekin bukatuko zenuke.Gainera, gerta daiteke, ikasten duzun einean, gauza desegokiak kasu, arzo larri larriak egon dira "Presing catch" programerekin, haur txikiak, jotzen zirelako. Horretaz gain, telebistarekin ez duzu hainbeste pentsatzen eta ez duzu garuna lanean jartzen.

Aldiz, guztia ez da txarra badauka alde onak:
Oso dibertigarria daaskotan.Nahiz eta ezertarako ez balio, denbora pasatzen duzu eta gainera, baliteke, zerbait ikastea.Horretaz gain, film batekin, entzumena landu dezakezu eta zaila da baina baliteke idioma berri bat ikastea.

Ikusten denez, ni neutrala naiz, nahiz eta ez izan telebista asko ikusten duen pertsona.