jueves, 2 de abril de 2009

MATXISMOA


Gaur egun, oraindik, emakumeek gizonek baino eskubide gutxiago dituzte. gutxiago baloratzen digute, azken aldian matxismoa gutxitu den arren.

Nire ikus puntutik,Ararteko erakundeak egiten duena bikaina da. Ni neu ados nago emakumeok laguntzeko sortu diren mekanismo publikoekin. Nire ustez, emakumea izateak ez du esan nahi lan gutxiago edo txarragoa egitea.Gizonak eta emakumeak lan bera egiteko gai baitira.

Lotsagarria da.Gizon batzuen ustez, emakumeak sukaldean lanean egon behar direla beti.

Gainera,hemen daukagu eskubide berdinak ez daukagun adibideak:

Adibidez, hainbat lekutan ez daukagu soladata berdina gizonezkoen soldatarekin konparatuz. Halaere, hori ez da bat ere justua lan berdina egiten dugulako.

Era berean, orain dela gutxi zenbait emakume posizio altuak lortu zuten eta zertxobait agintzen dute, nahiz eta gizon asko kontran egon.

Orain, polizian parte hartzeko aukera dugu.

Ondorioz, gizonek emakumeek beren esklaboak direla pentsatzeari utzi beharko zioten, eta emakume eta gizonek eskubide bereberak eduki beharko zituzten lanean eta edozein lekutan.