Nahiz eta nik zu maite
ez dut inoiz zure maitasuna jasoko.
Nahiz eta gauero zurekin amets egin,
ez dut inoiz zure babesa sentituko.
Nahiz eta zure begietan maitasuna ikusi
ez da inoiz niretzat izango.
Nahiz eta malkoak bota,
alferrik izango dira.
Nahiz eta klasean, kalean eta etxean ikusi
ezin dut zurekin hitz egin.
Nahiz eta mundua handia izan
ez dago lekurik zure begi berdeetan galtzeko.
Nahiz eta zure arreta lortu,
ez dut inoiz disdiratuko,
gainerako izarrak bezala.
Nahiz eta zerura igo,
badakit ez dudala ezagutuko,
zu bezalako aingeru bakarra.